Berriz ere txapeldun. Super Amara Bera Berak zortzigarren aldiz irabazi du gaur emakumezkoen eskubaloi liga; hirugarrena jarraian. Matematikak errazak ziren: donostiarrek irabazi egin behar zuten gaur liga matematikoki erabakita uzteko, eta etxeko lanak egin dituzte Imanol Alvarezen neskek. Neurketa ona egin, eta mendean hartu dute sailkapenaren goialdean dabilen Gijon (22-35).
ðŸÂ†¡La #LigaGuerrerasIberdrola ya tiene dueño!
— Teledeporte (@teledeporte) May 8, 2022
ðŸ¥Ã‚‡@BalonmaBeraBera es el nuevo CAMPEÓN@CBLaCalzada 22🆚35 @BalonmaBeraBerahttps://t.co/hrjZ0arKkqpic.twitter.com/gfdM2MXn0B
Bera Berak hiru jardunaldiren faltan utzi du liga erabakita, urte osoan neurketa bat galduta eta bat berdinduta. Gainontzeko guztiak irabazi dituzte donostiarrek. Joan den astean Erreginaren Kopan jaso zuten kolpea gaindituta, gaur ere Donostiako dozenaka zaletu izan dira Gijonen (Espainia), taldea animatzen, eta, ondoren, titulua ospatzen.
Lehen zatian borrokatua izan da neurketa, baina bigarrenean bere jokoa egin ahal izan du Bera Berak. Defentsa gogortu du Alvarezen taldeak, eta, horri esker, kontraerasoan neurketa hautsi dute.
Ikusi gehiago:Izan ziren, eta orain badira