Indarkeria matxista

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu asteburuan indarkeria matxistagatik

Bilbon, Donostian eta Gasteizen atxiloketa bana egin dute. 28 eta 47 urte artean dituzte erasotzaileek.

Protesta bat martxoaren 8an, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko apirilaren 17a
20:19
Entzun

Eusko Jaurlarirtzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak azken orduetan hiru lagun atxilotu ditu indarkeria matxistagatik. 28 eta 47 urte artean dituzte erasotzaileek.

Donostian, larunbat gauean, masajista bat atxilotu zuen Poliziak. Haren zerbitzuak kontratatu zituen emakume batek, eta, salatu duenez, eraso egin zion hark.

Gasteizen, berriz, 44 urteko gizon batek taberna bateko zerbitzariari eraso zion. Larunbat gauean atxilotu zuten hura ere, erasotzeaz gain biktima mehatxatzeagatik eta iraintzeagatik.

Azkenik, Bilbon, beste emakume bati eraso egin diote 05:00ak aldera, taberna bateko komunetan. Aurrez gogaitu zuen gizon batek ez zion komunetik irteten utzi biktimari, eta han eraso zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.