ECDC Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak eta EMA Sendagaien Europako Agentziak ondorioztatu dute «goizegi» dela COVID-19aren aurkako txertoen laugarren dosia biztanle guztiei jartzeko. Bi erakundeek egindako azterketen arabera, gaur egun ez dago froga argirik esateko gaixotasun larrien aurkako babesa nabarmen murrizten ari dela 60-79 urteko herritarren artean, eta, beraz, ezin da frogatutzat eman laugarren dosiak babesa handituko duenik. «Sistema immunitario normalak dituzten 60 urtetik beherako helduentzat, gaur egun ez dago ebidentzia erabakigarririk esateko txertoaren babesa arindu denik gaixotasun larrien aurka eta laugarren dosi batek balio erantsi bat emango lukeela», gehitu dute bi erakundeek. Hala ere, datuak monitorizatzen jarraituko dute, eta, egoera epidemiologikoa aldatuz gero, berriro aztertuko dute adin talde horretan laugarren dosia jartzea.
Nolanahi ere, ECDCk eta EMAk adierazi dute laugarren dosiaeman dakiekeela 80 urteko edo gehiagoko pertsonei, adin tarte horretan COVID-19 larria izateko arrisku handia delako eta laugarren dosiak babesa eman dezakeelako.
Koronabirusa
EMAk eta ECDCk ez dute beharrezko ikusten laugarren dosia herritar guztiei jartzea
Laugarren dosia modu orokortuan jartzeko «goizegi» dela esan dute bi erakundeek, baina 80 urtetik gorakoei ematearen alde agertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu