Ernairen gazte martxa

Ibil Bedik eta Lil Buruleunek egin dute Ernairen gazte martxako abestia

Amets Arangurenek egin ditu 'Poesia bat' kantuaren hitzak. Apirilaren 14tik 17ra eginen dute gazte martxa, Zugarramurditik Elizondora.

2022ko martxoaren 30a
11:05
Entzun

Zugarramurditik Elizondora (Nafarroa) eginen duten gazte martxak badu soinu banda: Poesia bat. Ernai gazte antolakundeak gaur zabaldu ditu Ibil Bedi taldeak eta Lil Buruleunek egindako abestia eta haren bideoklipa. Hitzak Amets Aranguren Ibil Bedi taldeko musikariarenak dira.

BostEHun eta zutik! lelopean eginen dute aurtengo gazte martxa, eta ez da kasualitatea Baztanen kokatu izana: «Amaiurko gazteluaren setioaren bostehungarren urteurrenari keinua eginez, zutik dagoen herria eta zutik dagoen gazteria badela aldarrikatuko dugu», adierazi zuen Ernaik martxaren aurkezpenean, joan den urtarrilean. Abestiaren hitzek ere egiten diote Amaiurko gazteluari eta martxaren leloari erreferentzia: «Aurrerantza goazela/ atzera begiraturik/ betiko argia sartzen da/ gaztelu beltzean zutik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.