Burujabetza

Burujabetza «praktikara eramateko» kanpaina abiatu du Ehun mugimenduak

Maiatzaren 14an iragarriko dute nortzuek egin duten bat egitasmoarekin, eta zein ekintza egingo duten.

Ehun mugimenduaren gaurko agerraldia. JON URBE / FOKU
2022ko martxoaren 19a
12:37
Entzun

«Utopiarantz ibili nahi, eta distopian ainguratu nahi gaituzte». Hala adierazi dute gaur Ehun mugimenduko ordezkariek, Donostiako Trinitate plazan eginiko prentsaurrekoan. Gu prest gaude manifestua zabaldu dute, eta «burujabetza praktikara eramateko» kanpaina baten berri eman dute. Horretarako izena emateko epea zabaldu dute. Maiatzaren 14an jakinaraziko dute nortzuek egin duten bat egitasmoarekin, eta azalduko dute lehenengo burujabetza ekintza noiz eta non izango den.

Euskal errepublikaren aldeko mugimenduak adierazi duenez, «hezurretaraino patriarkalak eta kapitalistak diren Frantziak eta Espainiak» inposaturiko egoerari buelta ematea ezinezkoa da, eta, ondorioz, euskal errepublika «derrigorrezko instrumentua» da. Horrez gain, gaurko erakundeekin bakarrik euskal errepublika lortzeko gai izango den mugimendu herritarra sortzea ezinezkoa dela esan dute.

«Independentismoari iritsi zaiola tenorea askapenerako bidea beste orube batean hankak jarrita pentsatzeko».

Gaineratu dutenez, azken urteotan independentismoak asmatu egin du burujabetzari «zentraltasuna» ematen. Euskal Herriko «errepublikanismoa gurpil zorotik ateratzen» hasi behar dela azaldu dute. Burujabetza aldarrikatzeari utzi eta praktikan jartzen hasi behar dela, alegia.

Horretarako, «ekintza burujabeak» egitea proposatu dute, eta horiek gauzatzeko prest daudenei Ehun.eus webgunean izena emateko eskatu diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.