Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak Le processus de paix au Pays Basque. Dix ans apres (Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago) konferentzia antolatu du gaurko Parisen, Sorbona Unibertsitatean.
17:00etatik 19:00etara ariko dira gaiaz, eta aditu ugari mintzatuko dira: Caroline Guibet Lafaye Lisst zentroko ikerketa zuzendaria; Jean Pierre Massias zuzenbide publikoko irakaslea eta trantsiziozko zuzenbidean aditua; Anaiz Funosas Bake Bideko lehendakaria; Thomas Lacoste Pays basque & liberté – Un long chemin vers la paix dokumentalaren zuzendaria; eta Teresa Larruzea Etxepare Euskal Institutuko irakurlea. Saioa Parisen izango da, aurrez aurre.
Ikusi gehiago:'Konponbideari begira' webgune berezia
Jardunaldian aztergai izango dute 2011ko urrian ETAk bere jarduera armatua utzi zuenetik gaur egunera arte konponbide prozesuak izaniko bilakaera. Hain justu, hiru aste barru beteko dira bost urte ETAren armagabetzetik.