Ikurrak

EH Bilduren iritziz, «onartezina» da auzitegi batek Euskal Herriko armarria debekatzea

Talde politikoa sumindua azaldu da Nafarroako Administrazio Auzitegiak Atarrabiako pilotalekutik armarria ezabatzeko agindu duelako. «Nafarroako aniztasunaren eta bizikidetzaren kontrako erasoa» da, gaitzetsi dutenez.

Atarrabiko frontoiko armarria.
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko martxoaren 16a
16:16
Entzun

Ez hankarik, ez bururik. EH Bilduk salatu duenez, ezin ulertuzkoa da Nafarroako Administrazio Auzitegiak berriki hartutako erabakia. UPNk jarritako helegiteari arrazoia eman, eta Atarrabiako (Nafarroa) pilotalekuan pintatua den Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindu dio auzitegiak udalari. Gaur egun, EH Bildu da agintean Atarrabiako Udalean. Ohar bat kaleratu du gaur, agindua kritikatzeko: «onartezintzat» jo auzitegi batek «halako esanahi kulturak eta historikoa» duen armarri bat debekatzea.

Koalizio abertzaleak kritikatu egin du UPNren jokabidea. «Funtsean, UPNk sentitzeko, pentsatzeko eta izateko modu bat inposatu nahi du, auzitegien laguntzarekin», gaitzetsi dute. Hala, salatu dute armarria erretiratzeko agindua «Nafarroako aniztasunaren eta bizikidetzaren kontrako erasoa» dela, eta erantsi dute helegitea «guztiz antidemokratikoa eta atzerakoia» dela.

EH Bilduk berretsi du Euskal Herri kontzeptua, baita haren armarria ere, adierazle «kultural eta historikoa» direla beste deus baino gehiago. Horregatik, nabarmendu dutenez, «ezin da Euskal Herriarekin loturiko proposamen eta proiektu politiko oro kriminalizatu, ezta haren zilegitasun demokratikoa zalantzan jarri ere». Gainera, taldeak adierazi du ez duela asmorik duen «proiektua ezkutatzeko». «Nafarroak subiranotasun osoa izatea nahi dugu, Euskal Herri libre batean»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.