Atarrabiako pilotalekuko Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindu du Nafarroako justiziak

UPNk aurkeztu du pilotalekuko armarria ezabatzeko eskatzen duen helegitea.

Atarrabiako udal pilotalekuko Euskal Herriko armarria. EZEZAGUNA
unai etxenausia
2022ko martxoaren 15a
15:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Administrazio Auzitegiak Atarrabiako (Nafarroa) udal pilotalekuko Euskal Herriko armarria ezabatzeko agindu dio Udalari, UPNk ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hain zuzen, UPNk aurkeztu zuen pilotalekuan armarria jartzearen aurkako helegitea, botere publikoen neutraltasun politikorako eta interes orokorrak «objektibotasunez zerbitzatzeko betebeharra» urratzen zuela iritzita. Gaur egun EH Bildu da agintean Atarrabiako Udalean.

Udalaren arabera, berriz, Euskal Herriko armarriak identitate kultural eta linguistiko bati egiten dio erreferentzia, eta ez errealitate juridiko edo politiko bati. Halere, UPNk jakinarazi duenez, auzitegiak uko egin dio Atarrabiako Udalaren argudioari. Ez du baliozkotzat jo, eta, beraz, ezabatu dezatela agindu dute epaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.