Realaren eta Alavesen arteko partidaren aurretik istiluak izan ziren atzo arratsaldean Anoeta kanpoaldean. Arratsaldeko seiak aldera hasi ziren, Amara Berri auzoan. Eusko Jaurlaritzaren arabera, zenbaitek bengalak, botilak eta harriak bota zizkieten Ertzaintzaren furgonetei.
Otro partido de fútbol, esta vez en Donosti, otra plazoleta sin apenas salidas, otro callejon, misma actuación que en Bilbo a tus órdenes y a este paso con el mismo resultado que todos conocemos. A TI TE PARECE NORMAL ESTO @jerkorekapic.twitter.com/QAs4gMYB3P
— Jon Etxeberria (@KaxeruJon) March 13, 2022
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen istiluetan «zuzenean parte hartzeagatik», eta Donostiako ertzain etxera eraman zituen. Batak 23 urte ditu, eta besteak, 24.
Poliziak atzo arratsaldean bidali zuen oharraren arabera, «istiluak sortu zituztenek agenteak behartu zituzten soinu salba bat edo beste egitera». Sare sozialetan zabalduriko bideoetan ikusten denez, ordea, ertzainek tiro ere egin zieten gazteei gertutik, foam balekin, eta gutxienez horietako bat bete-betean jo zuten.
Más imágenes de la desproporción de la Ertzaintza en Donosti. En el segundo 43 se ve con claridad el disparo a bocajarro. pic.twitter.com/v3wcsF4gIf
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) March 14, 2022
Sareetako erabiltzaile askok gaitzetsi dute Ertzaintzaren jokabidea. Salatu dute Ertzaintzak «parean zuen edozein» jo zuela, eta Armeria plazan sartu zenean dozenaka haur eta familia zeudela han. Iñigo Cabacasen kasua ere izan dute gogoan.
Baina zein izan zen istiluen jatorria? Atzo jardunaldi bateratu bat antolatu zuten Bultzada Txuri Urdina eta Iraultza 1921ek —bata Realeko animazio talde bat da, eta bestea Alavesekoa—. Armeria plazan elkartu ziren eguerditik, eta han bazkaldu zuten. Hori zela-eta bildu ziren han Ertzaintzako istiluen aurkako unitateak. Animazio taldeek ez dute adierazpen ofizialik egin, baina sareetan batek baino gehiagok salatu du erabat neurrigabea zela Amara Berrin zegoen ertzain kopurua; are eta gehiago, jakinda senidetutako bi afizio direla Realarena eta Alavesena.
Atzokoa lotsagarria izan zen, arazorik ez zegon lekuan izua eta ikara sortu zuten berez dena lasai egon behar dela ziurtatu behar zutenek. Umeek (nirea barne) negar batean izua eta kasko gorriei beldurra. Horrela ez @Gob_eus
— ibon mokoroa (@ibonmokoroa) March 14, 2022
EH Bilduk jakinarazi du atzo gertatutakoari buruz galdetu diola Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari. Julen Arzuaga legebiltzarkideak idatzi du Twitterren: «Inolako arrisku egoerarik ez, Ertzaintzarentzat ez beste inorentzat; guztiz proportzio gabea eta letala izan daitekeen materiala erabiltzea ez da bidezkoa. Galdetu diogu Josu Erkorekari eraso zentzugabe honengatik. Beste eredu polizial bat beharrezkoa da!».
Ikusi gehiago:Zubimendiren burukada batek erabaki du derbia