Reala 1-0 Alaves

Zubimendiren burukada batek erabaki du derbia

Garaipenari esker, Europako lehian jarraitzen du Realak. Alaves, berriz, jaitsiera postuetan dago. Partidaren aurretik bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak.

Martin Zubimendi gaur sartu duen gola ospatzen, Anoetan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Paulo Ostolaza.
2022ko martxoaren 13a
21:11
Entzun

Martin Zubimendik Realaren lehen taldearekin sartu duen lehen gola erabakigarria izan da. Txuri-urdinek 1-0 irabazi dute gaur, etxean, Alavesen aurka jokatu duten derbian. Bi taldeek une txarrak pasatu dituzte azken asteetan, eta nabarmena zen jokoan zeuden puntuen garrantzia. Borrokatu du Alavesek, aukerak izan ditu, baina ezin izan du Remiroren atea zulatu.

Lehen zatian, Reala izan da gola gertuen izan duen taldea, baina ez du aukera garbiegirik ere sortu. Motela izan da jokoa. Bigarren zatia, ordea, bestelakoa izan da. Aukerarik garbienak Realak izan ditu orduan ere. Sorlothen burukada bat ia sartu da, baina azkenean geldikako jokaldi batean iritsi zaie saria etxekoei: Oiartzabalek baloi bikaina jarri du arearen bihotzean, eta Zubimendik bidali du sareetara. Golak aldatu du partida, eta estutzen hasi da Alaves. Bi aukera bikain izan dituzte bisitariek, baina biei zoragarri erantzun die Remirok.

Puntuak, beraz, etxean geratu dira. Reala, 47 punturekin, Europan sartzeko lehian dago oraindik, eta mailari eustekoan Alavesek. Hiru puntura du salbazioa.

Norgehiagokaren aurretik, istiluak izan dira Anoeta kanpoaldean; Ertzaintzaren arabera, gazte batzuek gauzak bota dizkiete euren furgonetei. Bi lagun atxilotu ditu.

Reala: Remiro; Gorosabel (Zaldua, 74'), Le Normand, Pacheco, Rico; Illarra (Zubimendi, 45'), Merino, Rafael (Zubeldia, 83'); Portu, Januzaj (Oiartzabal, 63') eta Isak (Sorloth, 62').

Alaves: Pacheco; Tenaglia, Laguardia, Lejeune, Duarte; Pina (Escalante, 62'), Moya (De La Fuente, 83'), Rioja (Vallejo, 83'), Edgar (Jason, 73'), Pere Pons (73', Loum) eta Joselu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.