Iaz baino hobeki, baina oraindik helburuetatik urrun. Halaxe dago euskal presoen egoera, Joseba Azkarraga Sareko bozeramailearen arabera. Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak VII. batzar orokorra egin du gaur Donostian, eta bileraren aitzinetik joandako urtearen balorazioa egin du Azkarragak. Oroitu du iaz oraindik euskal presoak zeudela Andaluziako eta Galiziako kartzeletan. Orain jada ez daude han, baina azken helburua ekarri du gogora, data ere jarrita: «Lortu behar dugu preso guztiak aurten Euskal Herriratzea». Azkarragaren ustez, legea beteta etorriko da aldaketa hori; ez Espainiako Gobernuaren «eskuzabaltasunagatik».
Euskal presoek gradu aldaketa eta baimenetan duten «blokeoa» ere salatu du Azkarragak. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionala gibelera botatzen ari da aurrez espetxeetako tratamendu batzordeek emandako espetxe onurak. Azkarragaren ustez, tratamendu batzordeetako profesionalei autoritatea kendu nahi die hala Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Sareko bozeramaileak nabarmendu du oztopo horiei guztiei «elkarrekin» egin behar dietela aurre, eta azpimarratu du negoziazio politikoa eta gizarte aktibazioa bateragarriak direla. Herritarrei mobilizatzen segitzeko deia egin die, eta iragarri du urriaren 8rako jarria dutela hurrengo protesta «garrantzitsua», Donostian. Azkarragak ohartarazi du Sarek ez dituela presoak «ahantziko»: «Arrazoi asko ditugu gure lanarekin jarraitzeko».
Urriaren 8an #IzanBidea dinamikaren baitan ezarritako 3.127.326km-en erronka amaitzera goaz.
— Sare #IzanBidea ↗ï¸Ã‚ (@sare_herritarra) March 12, 2022
Guztion artean bizikidetzarako, bakerako eta etxerako bidean osatutako KMen amaiera ospatu nahi dugu egun honetan, azken kilimetroak batera eginez eta egun osoko jaiarekin. pic.twitter.com/2J2CDXRnPH