Bizkaiko zahar etxeetako langileen greba deitu du martxoaren 17rako LABek

ELAk atzo iragarri zuen greba egingo zuela egun horretan. Sektore pribatuetako langileen baldintzak publikokoenekin berdintzea eskatuko dute.

2021eko abenduko grebaren artxibo irudia. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2022ko martxoaren 11
13:42
Entzun 00:00:0000:00:00

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur GESCA patronalaren egoitzaren aurrean, langile gehiago kontratatzea eskatzeko, eta sektore publikoko langileen baldintzak berdintzeko. Ane Escondrillas bozeramaileak ohartarazi du azkenengo hitzarmenean adostutako orduen murrizketa langileak eurak betetzen ari direla «euren esfortzuarekin, eta euren osasunaren kalterako, ez delako langile gehiago kontratatu».

Escondrillasek ratioak «premiaz» aztertzeko eta hobetzeko eskatu du, eta GESCA patronala gezurretan ari dela adierazi: «Esaten ari dira bi langile daudela egoiliar bakoitzeko, eta benetan bi langile daude ia 30 erabiltzaileko». Sindikatuak zahar etxeen zerbitzua publikoa izan beharko litzatekeela azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.