Joan eta etorriko partida jokatu zuten atzo Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Tolosa bikoteek Donostiako Atano III pilotalekuan. Aramako aurrelariak eta Bergarako atzelariak abantaila handia izan zuten partidaren lehen zatian.
Aurretik joan ziren 15 tanto egin arte (15-9), baina ondorengo minutuetan markagailua irauli zuen Ezkurdia eta Tolosaren bikoteak (16-17). Ordutik aurrera, Irribarriaren eta Rezustaren alde jarri zen berriz ere markagailua, eta bost tantoko taka egin ondotik irabazi zuten norgehiagoka.
Horrenbestez, Gipuzkoako bikoteak finalerdietan jokatuko du Altuna-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteekin batera. Gelditzen den azken plaza igande honetan jokatuko dute Laso-Imaz eta Peña-Albisu bikoteek.