Eslovakian bilatu dute babesa Ukrainan piztutako gerratik ihesean diren hainbat herritarrek. Berriki, asmoa erdietsi dute horietako batzuek. MIDAS taldeko Uj Szo egunkariko kazetari Gabor Czímer bi herrialdeen arteko mugan izan da gaur, Veľke Slemence (Eslovakia) eta Mali Slemenci (Ukraina) herrien artean, eta begiz ikusi ahal izan du lehenbiziko errefuxiatuen iritsiera. Bideo batean jaso ditu irudiok.
Errefuxiatu horiek bi eta hiru ordu arteko denbora tartea itxaron behar izan dute muga zeharkatzeko.