EUSKAL PRESOAK

Albisuren eta Graciaren aurkako diligentziak agindu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak

Gregorio Ordoñezen hilketaren erabakia hartu izana leporatu nahi diete bi euskal preso ohiei.

Mikel Albisu, joan den abenduan, deklaratzera bidean. MAIALEN ANDRES / FOKU
2022ko otsailaren 24a
15:51
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Alejandro Abascal epaileak diligentzia gehiago abiatu ditu Iñaki Gracia eta Mikel Albisu euskal preso ohien aurka. 1995ean Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hiltzearen erabakia hartu izana leporatu nahi die auzitegiak bi euskal herritarrei, eta, horrekin lotuta, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera igaroak dira biak jada. Auzitegiak pasaportea kendua die bi euskal preso ohiei, eta ezin dira Espainiaren menpeko lurraldetik atera.

Abascalek dokumentuak bildu nahi ditu orain kasuaren inguruan, eta Guardia Zibilari eskatu dio horiek bilatu eta analiza ditzala. Ordoñezen hilketaren aurreko, bitarteko eta ondorengo ETAren batzorde exekutiboko aktak ikertu nahi ditu, bertzeak bertze jakiteko bi euskal herritarrak bilera horietan egon ote ziren, baita horietan aipatu ziren gaiak zein izan ziren ere. Albisuri 2004an Frantzian atxilotu zutenean atzeman zizkioten gailu informatikoak ere ikertzeko agindu du Abascalek. Halaber, ikertuen bertze auzi batzuetako informazioa oraingo prozedurara batzea galdegin du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.