SEXU ABUSUAK

Elizaren barruan jasandako sexu abusuak salatzeko eskatu die Zupiriak biktimei

Bermeoko Jose Done ikastetxean gertaturiko abusuen harira, zenbait adierazpen egin ditu Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. «Mekanismo guztiak» jarri nahi ditu martxan biktimek euren mina kaleratu dezaten eta erreparatuak izan daitezen.

Bermeoko irudi bat, artxibokoa. Hango ikastetxe batean gertaturiko abusuak salatu zituzten bi emakumek atzo. LUIS JAUREGIALTZ / FOKU
2022ko otsailaren 22a
14:17
Entzun

Eusko Jaurlaritzak «justizia» nahi du Elizaren barruan sexu abusuak jasan zituzten gizon-emakumeentzat. Hala adierazi du gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluko bileraren ondoren egindako adierazpenetan. Bermeoko Jose Done ikastetxean 1976tik 1981era gertaturiko hainbat abusu kasu salatu zituzten atzo bi emakumek, eta horri buruz galdegin diote Jaurlaritzako ordezkariari. Zupiriak adierazi du «mekanismo guztiak» jarri behar direla martxan Elizaren barruan sexu abusuak jasan dituztenentzat, barnean duten mina atera dezaten eta erreparatuak izan daitezen. Biktimei galdegin die Ertzaintzan edo epaitegietan sala dezaten gertatu zitzaiena, ikertu ahal izateko.

Zupiriak gogoratu du sexu abusuak salatu dituztenak artean ere umeak edo nerabeak zirela sexu abusuak pairatu zituztenean. Eta, adierazi duenez, horrek «ondoez handia» eragin die abusuak jasan zituztenei. Bozeramailearen ustez, abusuak jasan zituztenek eskubidea dute beren «egia eta mina» adierazteko, baita behar duten babesa jasotzeko ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.