Parke eolikoen proiektuak gelditzeko eskatu du Arabako Mendiak Aske plataformak

Dozenaka lagunek protesta egin dute Arabako Foru Aldundiaren parean. Salatu dute Araban jarri nahi dituzten zentral eolikoek kalte handia eragingo diotela natura ondareari.

Plataformak Arabako Foru Aldundiaren parean gaur deitutako elkarretaratzea. ARABAKO MENDIAK ASKE
edurne begiristain
2022ko otsailaren 19a
15:09
Entzun

Arabako Mendiak Aske plataformak deituta, dozenaka lagunek parke eolikoen aurkako protesta egin dute gaur Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren parean. Elkarretaratze horren bidez, salatu dute ez dituztela onartzen Arabako hainbat menditan egitekoak diren parke eolikoak, eta Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari eskatu diete gelditu ditzatela proiektu horiek. Araban,mendilerro hauetan aurreikusita dago haize errotak jartzea: Gasteizko Mendietan, Labrazan, Cantoblancon, Aramaio-Jarindon, Aramaio-Oriolen, Laudio-Jesuri-Larragorin, Gorobel-Pico del Frailen eta Gorobel-Lloruzengozen. Arabako Mendiak Aske plataformakoek ohartarazi dutenez, «megaproiektu» horiek eginez gero espezie asko suntsitu eta hilko lirateke. Horiek hala, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiari gogoratu diote zentral eolikoak toki horietan egitea ez dela aukera egokia hegazti askorentzat, gune horiek korridore ekologikoak direlako haien migrazio ibilbideetan. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailburuari, berriz, aurpegiratu diote lurraldea «konpainia pribatuei oparitzea» eta interes ekonomikoen alde gobernatzea.

Arabako Mendiak Aske plataformako kideek nabarmendu dute energia iturri berriztagarrien aldeko apustua egiten dutela, baina egungo proiektuekin energia iturri berriztagarrien balioa «zalantzan» jartzen dela, besteak beste «habitat eta ekosistema helduak suntsitu» egingo direlako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.