Etxerako bidean, oztoporik ez lelopean, dozenaka lagunek protesta egin dute gaur Nafarroan izaniko bi manifestaziotan, Iñigo Gutierrez euskal presoaren alde. Sare plataforma herritarrak bi elkarretaratze zituen deituak gaurko, presoa Zaballako (Araba) espetxera bueltarazi dutela salatzea xede. Batetik, Nafarroako Parlamentuaren atarian bildu dira hainbat lagun 18:30ean; Burlatan, handik ordubetera izan dute hitzordua: 19:30ean egin dute protesta.
Hiru urteko Izadi haurraren aita da Iñigo Gutierrez presoa. Umeak hiru urte bete ditu berriki, eta adin hori gainditutakoan, hirugarren graduan jarri zuten aita Gutierrez. Ordea, berriki, bigarren graduan jarri du auzitegiak atzera ere. Gradu aldaketak ezinbestean dakar kartzelara itzuli beharra, eta, beraz, alabaren kargu hartu ezina. Hain zuzen ere, egoera horrek eragindako haserrea erakutsi dute herritarrek Iruñean eta Burlatan. Salbuespen neurriak bukatu daitezela exijitu dute, irmo. Motxiladun umeen aldeko mezuak ere izan dira elkarretaratzean.
Iruñeako Parlamentu aurrean elkartu gara Izadiren eskubideen alde eta Iñigo Gutierrezen aurkako erabakia salatzeko. Iñigok espetxera itzuli behar du, hirugarren gradua eman zioten arren. Ondorioz, Izadi, 3 urteko alaba, ama eta aita gabe geratuko da. Etxerako bidean oztoporik ez! pic.twitter.com/iH23RJhJyR
— Sare Nafarroa (@SareNafarroa) February 18, 2022