Euskal presoak

Bakegileek presoen etxeratzearen aldeko protesta hasi dute Baionako suprefeturan

Abenduan iragarri zutenez, Bakegileek fase berri bati ekin diote Frantziako Gobernuarekin duten «blokeo egoera» gainditzeko. Suprefeturakoa izan dute lehenbiziko ekintza. Hiru orduren ostean utzi dute.

2022ko otsailaren 18a
16:15
Entzun

«Euskal presoak etxera» oihuak Baionako suprefeturan. Bakegileek deiturik, dozenaka lagun bildu dira ostiral arratsaldean eraikinaren parean, eta, hiru orduz, euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarriak ozentzeko protesta egin dute. Gutxienez dozena bat ekintzaile estekatu dira suprefeturako hesietara. «Orain presoak, Ion, Jakes, Unai gurekin» zioen banderola bat erakutsi dute. Hainbat herritarrek egin dute bat protestarekin, sostengua emateko.

Ikusi gehiago: Argazki bilduma

Protestan Anaiz Funosas Bakegileen bozeramaileak azaldu duenez, ekintza honen bidez agerian ezarri nahi dute Frantziako Estatuaren eta Euskal Herriaren artean dagoen «desoreka». Protestan izan da BERRIAko kazetari Oihana Teyseyre Koskarat, eta Twitter bidez horren berri eman du:

Ekintzari ekin eta berehala, Frantziako Polizia azaldu da suprefetura parera. Giroa gaiztotu egin da. Tentsioa da protestan eta ingurumarietan. Hala eta guztiz ere, herritarrek babes zabala eman diote Bakegileen deialdiari. Mobilizazio «sendo eta determinatua» egitea zuten helburu antolatzaileek, eta hala gertatu da.

Ikusi gehiago: Paris mugiarazteko, ekintzara

Egoeraren blokeoaren aitzinean «hozka bat gehiago» eman nahi dute ekintzaren bidez. Hautetsi zenbait atera dira protestan: besteak beste, Eneko Aldana Ziburuko auzapeza eta Joseba Erremundegi Baionako hautetsia. Kantuz ere ari dira zenbait herritar:

«Haizeak, euriak eta hotzak ez dute gure determinazioa geldituko! Desobedientzia ekintza masiboa burutzen ari gira. Euritakoa, oihal etxea eta jatekoa hartu... eta zatozte gurekin. Irauteko hor gira», idatzi dute Bakegileek Twitterren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.