EUSKAL PRESOAK

Iruñean eta Burlatan ere deitu dute protestara ortziralerako, Gutierrezen alde

Iruñean 18:30ean eta Burlatan 19:30ean bilduko dira, Iñigo Gutierrez euskal presoa kartzelara itzularazi dutela salatzeko. Hiru urteko Izadi umearen aita da.

Izadi umeak hiru urte bete zituenean Algortan egindako protesta, joan den urtarrilaren 23an. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko otsailaren 17a
11:38
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, asteon kartzelara itzularazi dute Iñigo Gutierrez Algortako (Bizkaia) euskal presoa. Izadi umearen aita da Gutierrez —Maria Lizarraga Burlatako (Nafarroa) euskal presoa da haurraren ama—, eta, umeak hiru urte betetzearekin batera, hirugarren graduan jarri zuten. Bigarren graduan jarri du auzitegiak atzera, ordea, eta, horren ondorioz, Zaballako kartzelara itzuli behar izan du (Araba). Ezinen du, beraz, umearen kargu egin.

Gradu aldaketa salatzeko, elkarretaratzera deitua zuten lehendik Algortan, ortziralerako, eta, Sarek jakinarazi duenez, Iruñean eta Burlatan ere eginen dituzte kontzentrazioak. Iruñekoa 18:30ean izanen da, Merindadeen plazan, eta Burlatakoa 19:30ean, Askas plazan. Etxerako bidean oztoporik ez lelopean eginen dituzte mobilizazio guziak.

Aitzinetik, bertze bi euskal presori ere gertatu zaie hirugarren gradutik bigarrenera itzularaztea: Jon Crespori eta Unai Fanori, hain zuzen. Kalera atera ondotik, kartzelan dauzkate biak, berriro ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.