«Eskerrik asko herriari emandakoagatik». Hitz horiexek irakur zitezkeen Ataungo (Gipuzkoa) Zelai pilotalekuaren horman eskegitako pankartan. Mezuaren alboan, ikurrin bat, eta haren aurpegia marrazturik, zendu berri den Karmele Aierberena. Ehunka lagunek hartu dute parte gaur arratsean hari eginiko omenaldian. 18:30ean abiatu dute ekitaldia, azken agurra ematea xede.
Ikusi gehiago: Karmele Aierbe: Bizitza bat borroka zer den irakasten
Aierbek euskararen alde eginiko urratsak ekarri dituzte gogora, bai eta ibilbide politikoan emandako pausoak ere. Lore eskaintza ere egin diote, eta zenbait elkartetako ordezkarik hartu dute parte.
UEMAri eta Euskal Herriaren euskalduntzeari hainbesteko ekarpena egin dion Karmele Aierberi azken agurra ematera hurbildu gara gaur Ataunera, ehunka euskaltzalerekin batera #KarmeleAierbepic.twitter.com/r97oUbuI3Z
— UEMA (@uema_eus) February 16, 2022