Hego Euskal Herriko kirol zelaiak erabat bete ahalko dira martxoaren 4tik aurrera

Espainiako Osasun ministro Carolina Dariasek iragarri du neurria, Lurralde Arteko Osasun Batzordearen ostean.

Sadar estadioko harmailak, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES, EFE
2022ko otsailaren 16a
19:06
Entzun

Heldu den hilabetetik aurrera, Hego Euskal Herriko kirol zelaiak zalez bete ahalko dira berriro. Espainiako Osasun Ministerioak erabaki du kirol eremuen edukiera %100era handitzea, martxoaren 4tik aurrera. Carolina Darias Osasun ministroak iragarri du neurria, Lurralde Arteko Osasun Batzordearen ostean.

Une otan, kirol zelaien gehienezko edukiera %85ekoa da aire zabalekoak badira, eta %75ekoa, berriz, itxiak badira. Dariasen esanetan, martxoaren 4ko astebururako areto, estadio eta zelai guztiak erabat bete ahalko dira atzera ere.

Ministroak azaldu du Espainiak eta autonomia erkidegoek adostu dutela neurria, «gaitzaren intzidentziaren bilakaera positiboa ikusita». Hala ere, beharrezkoa izanen da aurrerantzean ere maskara erabiltzea, eta debekatuta egonen da erretzea, jatea eta edatea, partidek iraun bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.