EUSKAL PRESOAK

Sarek protestara deitu du ostiralerako, Gutierrezen gradu aldaketaren aurka

20:00etan bilduko dira, Algortan. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, berriro kartzelara itzuli behar izan du.

Jon Cresporen gradu aldaketaren aurkako protesta, larunbatean, Galdakaon. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko otsailaren 15a
19:32
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, hirugarren gradutik bigarrenera itzularazi dute Iñigo Gutierrez euskal presoa
—Izadi umearen aita da—, eta Zaballako kartzelara itzuli behar izan du (Araba). Hori salatzeko, protestara deitu du Sarek ostiralerako, Algortan (Getxo, Bizkaia): 20:00etan bilduko dira, Telletxen.

Joan den astean Galdakaon (Bizkaia) salatu zuten Jon Cresporen egoera: hura ere hirugarren gradutik bigarrenera itzularazi dute, eta berriro sartu behar izan du Basauriko espetxean (Bizkaia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.