Goya Sariak

'Maixabel' filmeko aktoreek hiru Goya sari jaso dituzte

Filmean parte hartu duten Urko Olazabal eta Maria Cerezuela euskal aktoreak izan dira sarituak. Kiko de la Rica bilbotarrak, berriz, argazki zuzendaririk onenaren saria jaso du 'Mediterraneo'-gatik.

Maria Cerezuela atzo, Valentzian, ezusteko emakumezko aktore onenaren sariarekin. BIEL ALIñO / EFE
Paulo Ostolaza.
2022ko otsailaren 13a
10:12
Entzun

Maria Cerezuela ezusteko emakumezko aktorerik onena, Urko Olazabal taldeko aktorerik onena, Blanca Portillo emakumezko aktorerik onena. Hiru sari horiek jaso ditu bart Iciar Bollainen Maixabel filmak Goya sarietan. Aurten ohikoaren itxura handiagoa izan du sari banaketak, eta Valentzian (Herrialde Katalanak) izan zen, besteak beste, Maixabel Lasa bera ere.

Cerezuela eta Olazabal, ordea, ez dira izan sariren bat jaso duten euskal herritara bakarrak: Kiko de la Ricak jaso du argazki zuzendaririk onenaren saria, Mediterraneo filmean egindako lanagatik. Bilbotarrak sari hori jaso duen bigarren aldia da.

Ikusi gehiago: 'Ongi etorri' esamoldeak arazoak sortzen jarraitzen du Espainian

Hogei saritik hiru eskuratu ditu Maixabel-ek —hamalau sailetan zegoen izendatuta—, sari gehien jaso dituenak baino hiru gutxiago: Fernando Leon de Aranoaren El buen patron izan da ekitaldiko protagonista nagusia.

Maixabel-en egindako lanagatik saritu dituzten hiru aktoreek hartu dute hitza saria jaso ostean. Cerezuela izan da oholtzara igotzen lehenengoa, eta, besteak beste, Maria Jauregiri eskaini dio garaikurra. Gasteiztarrak haren rola antzezten du filmean: «Hau harengatik eta harentzat da», esan du. Gehitu du filma «erabat beharrezkoa» dela, eta bizitza aldatu diola.

Olazabal bilbotarrak ere Lasari, bere ingurukoei, eta filmean parte hartu dutenei eskaini die saria. Filmean Luis Carrasco etakide ohiaren rola antzezten du.

Iazko ekitaldian izan zuen bere lekua euskarak, Aranzazu Callejak eta Maite Arroitajauregik euskaraz abestuz jaso baitzuten jatorrizko musikarik onenaren saria, Akelarre filmagatik. Aurten, ordea, gaztelera hutsean hitz egin dute Cerezuelak eta Olazabalek.

Portillok, berriz, «maitasunari buruz» jardun du oholtzan, batari eta besteari eskerrak emanaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.