Atzo iluntzean atera zen albistea argitara: Tolosako Udalak baieztatu du inauteriak antolatuko direla aurten. Tolosaldeko Ataria-k zabaldu du informazioa. Hedabidearen arabera, herriko karrozen elkarteko kide batek eman die erabakiaren berri. Iaz, COVID-19aren izurritearen ondorioz, Udalak bertan behera utzi zituen inauteriak. Aurten, baina, baiezkoa eman dute, egoera aski hobea dela iritzita. Inauteriak bueltan dira Tolosan.
Tolosaldeko Atariak emandako informazioaren arabera, Udalak gaur plazaratuko du inauteriei buruzko informazio osatuagoa, ohar bidez. Hain zuzen, jakinarazi dutenez, udala karrozen elkarteko kideekin bildu zen atzo ospakizunaren gainean erabakiak hartzeko, «gutxieneko batzuk adosteko». Ordea, hain zuzen ere atzo jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak laster bertan behera izanen direla COVID-19aren kontrako neurri gehienak. Jaurlaritzaren urratsak guztiz baldintzatu du Tolosako Udalarena, ospakizuna egitearen alde agertzeraino.
Irakurri albistea, hemen: Tolosaldeko Ataria: Tolosako inauteriak egingo dira