Alderdiak

PSE-EEk eta EH Bilduk Iruña Okan eginiko akordioak PP haserretu du

Ezkerreko indarrak ados jarri dira 2022ko aurrekontuak onartzeko, baina erabakiak sozialisten eta popularren arteko «leialtasuna» kolokan jarri du, Iturgaizek ohartarazi duenez. PPko eta PSE-EEko buruzagiak datorren astean biltzekoak ziren, baina PPkoak bertan behera utzi du bilera.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, joan den astean, Bilbon. MIGUEL TOñA / EFE
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko otsailaren 10a
17:55
Entzun

PSE-EEk eta EH Bilduk aurtengo aurrekontuak onartzeko akordioa lortu dute Iruña Okan (Araba). Gobernu taldeak EH Bilduren proposamenak sartu ditu aurrekontu proiektuan, eta PPren haserrea eragin du horrek. Izan ere, sozialistek PPkoen babesa dute herrian 2005etik. Horregatik, Carlos Iturgaiz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko buruak bertan behera utzi du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiarekin datorren astean egitekoa zen bilera.

PPko buruak Miguel Angel Montes Iruña Okako alkateari egotzi dio herriko gobernu akordioa «hautsi» duela; erabakiak bi alderdien arteko «leialtasuna» kolokan jarri duela adierazi du Iturgaizek. Azaldu duenez, PSE-EEk ez zuen beharrik akordioa onartzeko, eta erabaki hori hartu izanak sozialisten eta EH Bilduren arteko arteko akordio berriak iragartzen ditu. Horrez gain, «ezkerreko fronte baterantz» doan bide «erradikal» batean kokatu du PSE-EE.

Horrekin batera, Iturgaizek salatu du Espainiako Gobernuak «ETAko buruzagitzak» proposatu dion «erosketa zerrenda» onartu duela; bertan sartu ditu, besteak beste, presoen hurbilketak, kartzelatik ateratzea eta beste «kontzesio» batzuk. Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroaren dimisioa ere eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.