Haurrek ez dute maskararik jarri beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako jolastokietan

Gaur goizean bildu dira Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui sailburuak. Espainiako Gobernuaren dekretuaren nondik norakoak aztertu dituzte, eta erabaki dute aurrerantzean haurrek ez dutela zertan maskararik jantzi jolastokietan.

Umeak ikastetxe baten jolastokian, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko otsailaren 10a
12:52
Entzun

Gaurtik ez da zertan maskararik jantzi kalean, eta aurrerantzean haurrek ere ez dute maskararik jantzi beharko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako jolastokietan. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak bilera egin dute gaur goizean, eta Espainiako Gobernuak ikastetxeetako jolastokietan maskararen derrigortasunari buruz ateratako dekretuaren nondik norakoak aztertu dituzte. Dekretu horren arabera, umeek ez dute zertan maskararik erabili; betiere, aire zabalean daudenean.

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak asteartean utzi zuen bertan behera kalean maskara jantzi beharra agintzen zuen murriztapena. Asteazkenean argitaratu zen Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta gaur sartu da indarrean. Ministroen Kontseiluak onartu baino lehen, lurralde arteko ezohiko Osasun Kontseilua egin zuten astelehenean, eta hor onartu zuten proposamena.

Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak izurriaren bilakaera hobetu izanarekin lotu zuen erabaki hori, eta adierazi zuen bilakaera horri esker dagoela aukera maskara derrigorrezkoa ez izateko. Nolanahi ere, espazio publiko itxietan derrigorrezko izango da oraindik ere, orain arteko baldintza berberetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.