Urtarrilean zen hastekoa Arabako Bertsolari Txapelketa, baina, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, abenduan txapelketa atzeratzea erabaki zuen Bertsozale Elkarteak. Orain, ordea, data berriak ditu.
Txapelketa martxoaren 19an aurkeztuko da, eta jokoa bera apirilaren 1ean hasiko da, Amurrion, eta ekainaren 11n izango da finala, Gasteizen.
Lau fasetan banatuko da lehia: final zortzirenak 30 bertsolarirekin, final laurdenak hemezortzirekin, finalerdiak hamabirekin, eta finala sei bertsolarirekin.
Gai jartzaile eta aurkezle lanetan 11 lagun arituko dira, eta bertsolarien lanak epaitzen, berriz, sei lagun.