Hau kaka euskalduna da mezua frantsesez idatzita agertu zen igande goizean, Nestor Basterretxearen Egun On Baiona eskulturan, Lapurdiko hiriburuko Pedro kaian. Hiriko eragileek zalantza gutxi dute pintaketen egileen inguruan, hirian agertu diren beste antzeko pintaketek ere eskuin muturreko kutsua dutelako. Izan ere, mezu iraingarriak idatzi dituzte Frantziako Alderdi Komunistako egoitzan, eta zeinu antisemitak Richard Anconina aktorearen ekitaldi baten afixan.
Baionako Nestor Basterretxearen "Egun on Baiona" eskultura horrela azaldu da 👿👿
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) January 30, 2022
âž¡ï¸Ã‚ Zuek bai zaretela Euskal Herriko kaka! pic.twitter.com/QHeX9Bym2P
Duela gutxi jarri dute Basterretxearen eskultura Baionan. Euskaldunen aurkako mezuaz gain, Heil Pepito testua margotu dute artelanean, eta agur nazia egiten duen gizon baten marrazki infantil batekin lagundu dute. Atzo goizean bertan garbitu zituzten eskulturako mezuak.
Frantziako Alderdi Komunistak ohar bar argitaratu du mezuon inguruan. Izan ere, PCF, hemen putakumeak idatzi diete Santizpiritu auzoko egoitzaren horman. Alderdiak elkarretaratzera deitu du 15:00etarako, erasoturiko egoitzan bertan, protesta egiteko. «PCFren egoitzan irainak margotu dituzte, eta baita gure hautagai Fabien Rousselen afixak ere». Richard Anconina aktore juduaren afixetan eginiko pintaketal ere salatu ditu PCFk. Alderdiak zuzenean seinalatu ditu eskuin muturreko ekintzaileak: «Eskuin muturreko hautagaiaren bertako sostengatzaileek euren benetako aurpegia erakutsi dute».
EH Bai alderdiak ere adierazi du protesta sare sozialetan, eta, PCFri elkartasuna adierazteaz gain, elkarretaratzean egongo direla iragarri dute.
Elkartasuna adierazi nahi diogu Baionako @PCF|ari.
— EH Bai Baiona (@Baiona_EHBai) January 31, 2022
15:00etan haien egoitzaren aitzinean deitu duten elkarretaratzean presente izanen gara @Baiona_EHBai|ko kideak. https://t.co/ig3vKuecLN
Abertzaleek adierazi dutenez, Baiona inguruko beste hainbat herritan ere egin dituztela eskuin muturreko pintaketak.
Baionako alkate Jean-Rene Etxegaraik pintaketak gaitzetsi ditu, eta salaketa jarraiko duela iragarri du.
Eskuin muturra kale eta mendietan
Frantziako neofaxistak kanpaina betean dira Euskal Herrian. Asteburuko pintaketez gain, joan zen irailean metalezko gurutze bat jarri zuten Orhi (Otsagabia, Nafarroa) mendiko tontorrean, besteak beste «Frantziaren burujabetzaren» ikur gisa. Croix Citadelles eskuin muturreko taldeak hartu zuen bere gain ekintza.
Ikurrak gutxi iraun zuen, ordea, inguruko hainbat mendizalek kendu egin zutelako luze gabe.