Ikerketa

Athleticeko Sancet jokalariaren auto istripua ikertzen ari dira

Nafarroako Foruzaingoaren arabera, futbolariak korrika egin zuen ihes igandean autoarekin ezbehar bat eragin ostean.

Oihan Sancet Athleticko jokalaria, urtarrilearen 4ean Osasunaren aurka sarturiko hiru goletako bat ospatzen, Sadarren. JESUS DIGES / EFE
Edu Lartzanguren.
2022ko urtarrilaren 31
09:54
Entzun

Igande goizaldean jazo zen gertaera. Auto bat errepidetik atera zen 01:20 aldera, Iruñeko Belosoko aldapan, eta hainbat kalte eragin zituen. Foruzainak gertatutakoa aztertzera joan ziren, eta hiru pertsona topatu zituen autoaren kanpoan. Gidaria falta zen, ordea. Foruzainen arabera, Oihan Sancet Athleticeko jokalaria zen gidaria, eta korrika ihes egin zuen, Burlatarantz, Arga ibaiaren ondoko ibilbidetik barrena.

Foruzainek ezagutu egin zuten kirolaria, eta autoan zeudenek baieztatu egin zieten Sancet zela. Udaltzaingoak hartu du bere gain ikerketa. Jokalaria deklaratzera deitu dute.

Iruñeko Mendillorri auzoan bizi da jokalaria. Nafarroako hiriburuan jaio zen, 2000ko apirilaren 25ean. Athleticeko izarretako bat izan da azken boladan. Real Madrilen aurkako azken partidan sartu zuen denboraldiko lehen gola elastiko zuri-gorriarekin. Eta urtarrilaren 4an hiru gol sartu zizkion Osasunari, Sadarren, zuri-gorriek gorritxoei 1-3 irabazitako partidan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.