Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden COVID-19aren aurkako murrizketei eustea gomendatu du gaur, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioaren 100. urteurrena ospatzeko egindako agerraldi batean. Batzorde Zientifikoak ere gomendatu du egungo neurriei bere hartan eustea, eta horixe bera helaraziko dio Labiri, bihar egingo duten bileran.
Ikusi gehiago:Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du
Urkulluk gaur adierazi du pandemiaren bilakaera «positiboa» bada ere egoera epidemiologikoak «zaila» dela oraindik. Horrez gain, nabarmendu du egungo ebaluazio adierazleak abenduaren 28an zeudenak baino «okerragoak» direla. Hori horrela, lehendakariak gomendatu du indarrean dauden neurriei eustea: «Batzorde zientifiko teknikoak, osasun agintariek, neurriak indarrean mantentzea gomendatzen digute. Zuhurtasunari eta zorroztasunari eustea gomendatzen digute. Hori da nik ere gomendatzen dudana».