Euskara

Nafarroako Gobernuak ostiralean aurkeztuko die Euskararen Dekretua sindikatuei

Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean aurkeztuko dute. Ordutik aitzina, sindikatuek hamabost eguneko epealdia izanen dute alegazioak jartzeko. PSNk aurreratu du euskara ez dela balioetsiko eremu ez-euskaldunetan.

jarraia208838.jpg
2022ko urtarrilaren 26a
13:27
Entzun

Jakinarazi dute data: Euskararen Dekretua etzi ailegatuko da Nafarroako Funtzio Publikoko Mahai Orokorrera, azkenik. Nafarroako Gobernuko presidenteorde Javier Remirezek iragarri du gobernuak ostiralean aurkeztuko diela dekretua sindikatuei. Prozedurak agintzen duenez, sindikatuek ondoko hamabost egunetan izanen dute dokumentuari alegazioak jartzeko aukera.

Ikusi gehiago: Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Kontseilaria: «Euskararen inposizioaz hitz egitea gorroto diskurtso bat da»

Nafarroako Euskararen Dekretua aspaldi da polemika iturri. Gobernuak 2017an onartu zuen, baina epaileek baliogabetu egin zituzten zenbait puntu. Horien artean, administrazioari loturiko lan deialdietan euskara meritu gisan hartzea arautzen duena. Indargabetze horren ondorioz, Nafarroako eremu mistoan eta ez-euskaldunean egiten diren lan deialdietan euskara ez da balioesten; 0 puntu ematen dira hizkuntzaren ezagutzaren truke. Ingelesari, frantsesari eta alamenari, berriz, bai. Euskararen Dekretu berriak alderdi horretan eragitea espero dute askok, euskara meritu gisa aintzat hartua izan dadin. Ordea, aurrerapena egin du PSNk: arau berriak ez dakar aldaketarik eremu ez-euskaldunei dagokienez. Eremu horietan, euskara ez da meritu izanen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.