Eskola kirola

Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du

Asteburu honetan, umeek eskola kiroleko lehiaketak egiteko aukera izango dute berriz ere.

Haur batzuk futbolean, artxiboko irudian. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko urtarrilaren 25a
15:36
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri duenez, eskola kirola baimenduta egongo da ostiraletik aurrera. Gaur bildu dira Osasun, Kultura eta Hezkuntza Sailetako ordezkariak, eta erabaki dute orain arteko mugak bertan behera uztea.

Urtarrilaren 4an eguneratu zuen Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetako protokoloa, eta orduan erabaki zuen eskola kiroleko lehiaketak bertan behera uztea; entrenamenduak, berriz, mantendu egin zituzten. Kirol federazioen artean haserrea eragin zuen erabakiak, eta Gipuzkoako hamazazpi federaziok Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten lehiaketak berriz egin ahal izatea. Federazioen arabera, eskola kirola eten izanak ez du izan «oinarri zientifikorik», irailetik ez baita «ondorio ezkorrik» agertu. Arabako eta Gipuzkoako aldundiek ere eskaera bera egin zioten joan den astean.

Lehiaketak baimentzeko erabakiaren berri izan bezain pronto, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bat kaleratu du. Harkaitz Millan Kultura eta Kirol diputatuaren irudiko, «albiste ona» da eskola kiroleko lehiaketak itzultzea, eta euren eskaerak kontuan hartu izana eskertu du: «Eusko Jaurlaritzak entzun ditu bai Gipuzkoako Aldundiaren eskaerak, bai lurraldeko federazioenak eta kirol eragileenak, eta pozik gaude asteburu honetan eskola kirolari berriro ekitearekin». Halaber, erantsi du «segurua» dela, protokoloetan ezarritako neurrien ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.