EUSKAL PRESOAK

Kalean da Iñigo Gutierrez euskal presoa

Hirugarren graduan atera ahal izan da. Igandean 3 urte beteko dituen Izadi haurraren aita da.

Izadi haurraren alde Iruñean sindikatuek egindako protesta bat, joan den astean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko urtarrilaren 21a
18:47
Entzun

Abenduaren 30ean jakinarazi zuten Iñigo Gutierrez euskal presoari hirugarren gradua emanen ziotela, eta gaur atera da lehen aldiz espetxetik, astebururako. Igandean 3 urte beteko dituen Izadi haurraren aita da Gutierrez, eta, hain justu, igandean atera beharko du Izadik espetxetik, Espainiako araudiak hala aginduta —Maria Lizarraga euskal presoa du ama—.

Nola Gutierrez hala Lizarraga, biak ekarriko dituzte laster Euskal Herrira, Espainiako Espetxe Erakundeek hala iragarrita —Aranjuezen zeuden orain arte, eta han dira oraindik Lizarraga eta Izadi umea—. Gutierrezek astelehenean joan beharko du Zaballako espetxera. Lizarragak, aldiz, ez daki zein kartzelatara eramanen duten —Eusko Jaurlaritzaren esku dago—.

Protesta igandean

Umearen eta amaren arteko bereizketa gerta ez dadin, protesta eginen dute igandean Algortan (Bizkaia), han biziko baita Izadi aurrerantzean —Gutierrez hangoa da—. Burlatatik ere autobus bat antolatu dute, Lizarragaren herritik, eta kalejira eta ekitaldi bat eginen dituzte Algortan. 12:00etan abiatuko dute mobilizazioa, Txiki eta Otaegi plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.