EUSKAL PRESOAK

Aske da Olga Comes euskal presoa

Joan den azarotik baldintzapean aske zegoen, eta, zigor osoa beteta, erabat aske da orain.

Olga Comesen aldeko elkarretaratze bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko urtarrilaren 19a
13:05
Entzun

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, Olga Comes Arambillet euskal preso iruindarra erabat aske gelditu da gaur. Joan den azaroan utzi zuten baldintzapean aske, eta, beraz, etxean zen jada, baina hamahiru urteko espetxe zigorra orain bete du osorik.

Euskal Herri inguruko kartzeletara hurbildu zituzten lehen euskal presoetako bat izan zen Comes. 2018ko abenduan iragarri zuten Leongo espetxetik Villabonakora mugituko zutela (Espainia); 2019ko urtarrilean lekualdatu zuten. Ondotik, 2020ko azaroan iragarri zuten Euskal Herriratu eginen zutela: Iruñera ekarri zuten. Iazko ekainean hirugarren gradua eman zioten, eta azaroan baldintzapean aske gelditu zen.

Motibazio politikoekin loturiko 196 euskal preso daude gaur egun. Horietatik 78 Euskal Herriko kartzeletan daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.