Atzo Mendaron (Gipuzkoan) A-8an kamioi batek anbulantzia bat jo eta larri zauritu zen emakumea hil egin da gaur. Oihana Alkorta zuen izena, eta Oriokoa zen (Gipuzkoa). 29 urte zituen.
Goizeko bederatziak aldera gertatu zen ezbeharra. Bi istripu izan ziren segidan. Aurrenekoan, auto batek bidetik irten zuen, eta atzetik zihoazen bi kotxek elkar jo zuten. Aipatutako emakumea zauritu egin zen eta anbulantzia hara joan zen, hura artatzera. Anbulantzia emakumearekin ospital batera zihoala, guardia zibilek gerarazi egin zuten, beste istripu bat zegoelako. Anbulantzia gelditu zenean, kamioi batek atzetik jo zuen eta, ondorioz, emakume hura larri zauritu zen. Gaur hil da. Anbulantzian zihoazen bi langileak ere zauritu egin ziren, baina ez dute ezer larririk.
Ertzaintzak jakinarazi zuenez, atzo goizean A-8an Elgoibar eta Eibar (Gipuzkoa) inguruan sei istripu izan ziren; larrienak, lehen aipatutakoak.
Istripua
Atzo A-8an zauritutako emakumea hil egin da
Oriotarra zen, 29 urtekoa. Bera zeraman anbulantzia jo zuen kamioi batek, eta larri zauritu zuen kolpeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu