Furgoneta batek txirrindulari bat harrapatu zuen atzo, nahita, Hondarribiko (Gipuzkoa) Mendelu auzoan. Jarraian, ihes egin zuen gidariak, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga pasa zuen, eta gendarmeek atxilotu zuten. Mendeluko segurtasun kamerei esker identifikatu zuten ibilgailua. Txirrindularia, berriz, ospitaleratu egin behar izan zuten, eta Bidasoko ospitalean jarraitzen du.
Hondarribiko Udaltzaingoaren arabera, istripuaren aurretik eztabaida bat izan zuten txirrindulariak eta gidariak. Gero, berriz errepidean zirela, gidariak nahita harrapatu zuen 69 urteko txirrindularia. Lurrean geratu zen hura, buruan kolpe bat zuela, baina ihes egin zuen gidariak. 16:45ean gertatu zen.
Atzo bertan, mila txirrindularik baino gehiagok Jon Rodriguez omendu zuten: aurreko asteburuan hil zen, errepidean. Bizikleta zuri bat jarri zuten istripua izan zen tokian, Gaintxurizketan, Irunen (Gipuzkoa).