EUSKAL PRESOAK

Iratxe Sorzabal Espainiaratu izana salatu dute Irunen

Euskal presoa gaur 18:00etarako zuten Madrilera eramatekoa. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzeko Espainiaratu dute, behin-behinean.

Elkarretaratzea, gaur, Irunen. ANDONI CANELLADA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko urtarrilaren 14a
19:38
Entzun

Irungo San Juan plazan (Gipuzkoa) elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, Iratxe Sorzabal euskal presoa Espainiaratu izana salatzeko. Haren abokatuak BERRIAri jakinarazi dionez, gaur 18:00etarako zuten Madrilera eramatekoa, Reauko espetxetik (Frantzia, 925 kilometro).

Behin-behinean Espainiaratu dute euskal presoa, Espainiako Auzitegi Nazionalean duen epaiketarako: otsailaren 7an eta 8an du epaiketa, 1996an Gijonen ETAk egindako atentatu bat egotzita. Baliteke bi hilabetez edukitzea Espainian.

Elkarretaratzean epaiketa eta Sorzabalek jasandako torturak salatu dituzte. Hain justu, 2020ko abenduan Parisko Dei Auzitegiak gibelera bota zuen euskal presoaren aurkako euroagindu bat, prokuradoreak sinesgarritasuna eman zielako Irungo presoak salatu zituen torturei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.