Larunbatetik aurrera gehienez 2,94 euro pagatuko da antigeno test bakoitza Hegoaldean

Espainiako Osasun Publikorako batzordeak erabaki du, batetik, antigenoen testei galga jartzea salneurrian, eta, bestetik, 18 urtetik gorako guztiek 3. dosia hartzeko aukera izatea.

Farmazia batean testak saltzen. FERNANDO VILLAR / EFE
2022ko urtarrilaren 13a
13:51
Entzun

Antigeno testen salneurriei galga jartzea eta 3. dosia 18 urtetik gorako guztiei zabaltzea erabaki du Espainiako Osasun Publikorako Batzordeak. Carolina Darias Osasun ministroak jakinarazi ditu erabakiak. Batetik, 2,94 euroan saldu ahal izango dira gehienez ere test antigenoak larunbatetik aurrera Hegoaldean. Azken asteetan polemika iturri izan da antigeno testen prezioa, neurrigabe garestitu baita eskari handiaren ondorioz, eta muga jarri diete.

Bestetik, 18 urtetik gorako guztiek txertoaren hirugarren dosia hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, ziztada arteko epea sei hilabetetik bostera murriztea erabaki dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.