Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi du: Eusko Jaurlaritza otsailaren 1ean hasiko da konfinamendu garaian eta alarma egoera indarrean zegoenean Ertzaintzako agenteek eta Udaltzaingoak herritarrei ezarritako isunen dirua itzultzen. Adierazi du orotara 8.392 isun jarri zituztela garai horretan, eta guztira 2,5 milioi euro inguru biltzen dituztela isun horiek guztiek.
Formulario baten bidez itzuliko dizkiete ordaindutako isunen zenbatekoak herritarrei. Formulario hori formatu digitalean jaitsi, datuak bete eta berriz ere bidali beharko dute herritarrek. Jaurlaritzaren webgunean aurkituko dute, eta herritarren zerbitzurako Zuzenean bulegoetan ere eskuratu ahal izango dute.
#Elkarrizketa
— Josu Erkoreka (@jerkoreka) January 13, 2022
âž•Jaurlaritza otsailaren 1ean hasiko da lehenengo eta bigarren alarma-egoerei lotutako araudia urratzeagatik kobratutako isunak itzultzen
📻 @RadioPopularpic.twitter.com/JUYdVRyYt3