Enpresak

Aernnovak bi lantegi erosi dizkio Embraerri, Portugalen

Aeronautika taldeko ekoizpen planta handienak izango dira, eta Euskal Herrikoen «osagarriak»

Aernnovaren mekanizazio zentroa, Miñaoko parke teknologikoan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Iker Aranburu.
2022ko urtarrilaren 12a
18:42
Entzun

Operazio bakar batekin, Aerrnovak bere fakturazioa 150 milioi edo %20 handitzeko urratsa egin du. Bi lantegi erosi dizkio Brasilgo Embraer hegazkin egileari, Evoran (Portugal), 151,3 milioi euroren truke.

Bi fabrika horiek 500 langile inguru dituzte, eta Arabako aeronautikako multinazionalak gaur egun dituen 4.500 langileei batuko zaizkie. Euskal Herriko ekoizpen planta handienean, Berantevillakoan (Araba), 360 langile inguru ditu Aernnovak, iaz lan taldea 80 lagun txikitu ondoren.

Ricardo Txokarro Aernnovako kontseilari ordezkariak ziurtatu du Evorako lantegiak osagarriak direla gaur egun taldeak dituenekin. Fabriketako batean hegazkinen egiturak egiten dituzte, eta konpositeko osagaiak bestean. Taldeko ekoizpen gune nagusia bilakatuko da Evora, lantegiek 37.100 eta 31.800 metros koadro baitituzte. Haiei esker, bere produktuen eskaintza zabaldu ahal izango duela nabarmendu du Txokarrok.

Lantegi horietarako lana bermatua du Aernnovak, Embraer hornitzeko kontratu bat sinatu baitu hurrengo hamar urteetarako. Gaur egun Airbusentzat eta Boeingentzat ere egiten du lan Aernnovak, baina Embraer izan zuen lehen bezeroa, 1993. urtean Gamesaren adar aeronautiko gisa sortu zenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.