Alderdiak hasi dira prestatzen Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako, eta, UPN alderdian, bi hautagai aurkeztu dira zerrendaburu izateko. Horietako bat Javier Esparza da, UPNren presidentea eta 2019ko hauteskundeetan ere lehendakarigai izan zena Navarra Suma koalizioaren zerrendan. Baina berritasuna beste alde batetik iritsi da, Juan Manuel Rubiok ere bere hautagaitza aurkeztu baitu, eta Esparzarekin lehiatuko da UPNren zerrendaburua izateko. Rubio Izarbeibarko UPNren batzordeko presidentea da (Nafarroa)
UPNren Kontseilu Politikoak bilera egingo du datorren ostiralean, Iruñean, eta han erabakiko dute nor izango den hautagaia.