Hilberria

Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da, 42 urterekin

Ia hamabi urte alkatetzan zeramatzala, bihotzeko baten ondorioz hil da. Zieko-Bai plataforma independentearen zerrendaburua zen Aldazabal.

Aldazabal, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiarekin. @RAMIROGONZA
2022ko urtarrilaren 9a
18:30
Entzun

Albiste ezin okerrago batekin esnatu dira gaur Eltziegoko (Araba) bizilagunak: gaur goizean hil da Luis Aldazabal herriko alkatea, 42 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz. Zieko-bai plataforma independentearen burua zen Aldazabal, eta hirugarren agintaldia betetzen ari zen alkatetzan. 2011. urtean irabazi zituen hauteskundeak lehenbiziko aldiz.

Albistea jakin bezain laster izan dira erreakzioak. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, adibidez, esan du «gaztea eta bere herriari emana» zela Aldazabal: «Kolpe gogorra da maite genuen guztiontzat, baita Eltziegorentzat eta Arabako Errioxarentzat ere. Gertuko alkatea zen, bizilagunen arazoak ezagutzen zituena. Goian bego, Luis», idatzi du Twitterren.

Izatez, nekazaria zen Aldazabal, eta turismoarekin lotutako ikasketak ere bazituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.