Etxerat-ek jakinarazi duenez, Asier Bengoa Lopez de Armentia euskal preso gasteiztarra baldintzapean aske utzi zuten herenegun. Zaballako espetxean zegoen (Araba), hirugarren graduan. Hamalau urteko espetxe zigorra bete ondotik utzi dute baldintzapean aske.
Bengoa aske utzita, 196 dira Espainiako zein Frantziako estatuetako eta Euskal Herriko kartzeletan dauden euskal presoak. Euskal Herriko kartzeletan 78 daude. Gehienak oraindik Espainiakoetan: 96.