EUSKAL PRESOAK

Bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte

Pedro Maria Cano Hernandez, Arkaitz Goikoetxea Basabe, Iñigo Gutierrez Carrillo, Maria Lizarraga Merino, Gorka Martinez Ahedo, Joseba Segurola Beobide eta Gregorio Vicario Setien dira Euskal Herrira ekarriko dituztenak.

Euskal presoen eskubideen alde urrian Donostian egindako manifestazioa. JON URBE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abenduaren 30a
15:45
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte: Pedro Maria Cano Hernandez eta Arkaitz Goikoetxea Basabe Logroñotik (Espainia, 170 kilometro) ekarriko dituzte Euskal Herrira; Iñigo Gutierrez Carrillo eta Maria Lizarraga Merino, Aranjueztik (Madril, 520 kilometro); Gorka Martinez Ahedo, Duesotik (Espainia, Kantabria, 170 kilometro); eta Joseba Segurola Beobide eta Gregorio Vicario Setien, Burgostik (Espainia, 215 kilometro). Segurolari, gainera, hirugarren gradua emanen diote.

Eusko Jaurlaritzak erabaki beharko du bakoitza zein espetxetara mugituko duten. Zaballa (Araba), Basauri (Bizkaia) edo Martuteneko (Donostia) espetxeak izanen dituzte helmuga.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.