Omikronaz kutsatutakoen kontaktu estu direnek ez dute bakartu beharko, txertatuta badaude

Protokoloa moldatzea adostu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun arduradunek

jarraia207581.jpg
Ion Orzaiz.
2021eko abenduaren 21a
21:50
Entzun

Aurrerantzean, omikron aldaerarekin kutsatu diren pertsonen kontaktu estuek ez dute bakartu beharko Hego Euskal Herrian, COVID-19aren aurkako txertoaren pauta osoa baldin badute. Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoko osasun arduradunek hartu dute erabakia, bihar egitekoa den batzarraren aurretik. Orain arte, hamar egunez bakartzeko beharra zuten omikron, beta eta gamma aldaerekin kutsatutakoen kontaktu zuzenek, baina protokolo hori aldatzea adostu dute autonomia erkidegoek.

Praktikan, baina, eragin eskasa izan dezake erabakiak. Izan ere, kutsatu diren gehienei ez zaie aldaerari buruzko informaziorik ematen, eta, hortaz, neurri berberak ezarri izan zaizkie denei. Ikusgai dago hori ere aldatuko den biharko bilkuraren ostean.

Etxean geratu beharrean, omikron aldaeraz kutsatu den edonoren kontaktuei aholkatuko zaie ahalik eta gehien murrizteko harreman sozial guztiak, etxetik kanpoko jarduerak ezinbestekoetara murriztea, prebentzio neurriak zorrotz betetzea eta erreparatzea ea sintomarik agertzen den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.