Memoria historikoa

Buruntza mendiko gurutzea eraitsi dute

Hamar metroko altuera zuen gurutzeak, eta frankistek zutitu zuten, 1939an.

2021eko abenduaren 18a
12:33
Entzun

Buruntza mendi tontorrean dagoen gurutzea eraitsi dute bart gauean. Andoaingo (Gipuzkoa) Aiurri aldizkariak eman du albistea, gaur. Gurutzea hamar metro garai zen, eta frankistek zutitu zuten, 1939ko irailaren 3an. 1936ko uztailaren 18an kolpe militarrean parte hartu zuten hildakoen omenez jarri zuten.

Gaur gauean eraitsi ei dute gurutzea, baina aurretik ere izan dira beste saiakera batzuk. Abenduaren 13an, ezezagun batzuek tresneria profesionala erabili zuten gurutzea txikitzeko asmoz. Oinarrian dagoen porlana bi aldetatik puskatu ostean, barruko zenbait burdin rotaflexarekin ebaki zituzten.

Aiurri aldizkarian jasota daude gurutzearen eraisketari buruzko informazioa eta irudiak.

Buruntzaldeko Ernaik ekintza bere gain hartu du Instagrameko mezu baten bitartez. Bideo batean erakusten dute gurutzea nola bota duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.