Jon O. Urain

Seme-alaba bakoitzeko laguntzak handitu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak

Erronka demografikorako 2030 euskal estrategiaren proposamena aurkeztu dute; 0-2 urtekoentzako haur eskolak doan jarriko ditu gobernuak.

Haur bakoitzeko laguntzak handitu nahi ditu Jaurlaritzak. ANDONI CANELLADA / FOKU
jon olano
2021eko abenduaren 15a
16:17
Entzun

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak Erronka demografikorako 2030 euskal estrategiaren proposamena aurkeztu du. Besteak beste, txostenean jasotako asmoetako bat da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko laguntzen eredua «birmoldatzea» eta zenbatekoa handitzea: «Familiek jasotzen dituzten estimuluak birkonfiguratu, bateratu eta igoko dituen laguntza bat planteatzen da, progresio ikuspegiarekin, 2023tik 2030era arte».

Era berean, 0-2 urtekoentzako haur eskolen «doakotasuna bermatzeko beharrezkoak diren aurrekontu baliabideak antolatu» nahi ditu Jaurlaritzak, «kontziliazioa indartzeko neurri gisa».

Gobernuaren estrategiak 25 ekinaldi ditu, eta horietako lau proposamen berriak dira. Horien artean daude seme-alaba bakoitzeko diru laguntzak handitzea eta haur eskolak doakoak izatea. Horrez gain, ordea, gazteek etxebizitza baterako sarbidea izan dezaten errazteko, Jaurlaritzak iragarri du interesik gabeko maileguen eta epe luzerako itzulketen programa bat sortuko duela «ekintzailetzako, prestakuntzako edo gazteentzako etxebizitzako proiektuetarako». Testuinguru horretan, landa inguruneko proiektuetarako, maileguaren zati bat itzuli beharrik gabeko diru laguntza izango litzateke. Programak hartuko lukeen adina, kuantifikazioa eta erregulazioa aztertzen ari dira orain. Edonola ere, lehen lau urteetan, programa irekita egongo litzateke aurrekontua amaitu arte. Fernandezen esanetan, aurreikuspen horrek aukera emango du «inpaktua ebaluatzeko eta etorkizuneko dimentsionamendua doitzeko».

2023rako indarrean

Fernandezek laburbildu duenez, bidirajardun eremuestrategikoak«gizartea gaztetzeko eta oreka demografikoberri bat» lortzeko: «Gazteen emantzipazio prozesuei laguntzea eta familia proiektuak eraikitzea». Hori horrela, Jaurlaritzaren xedea da datozen urteetan «joera negatiboa aldatzea, bai emantzipatzeko adinean, bai jaiotza tasetan, susperraldi demografiko batera igarotzeko».

Ekarpenak jasotzeko aldi bat du orain gobernuak, eta asmoa da 2022ko ekainean egitasmoak behin betiko onarpena jasotzea eta, horrela, 2023ko aurrekontuetan isla izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.