Osakidetza eta Osasunbidea hilaren 15ean hasiko dira 11 urtetik beherakoak txertatzen

Txertoak eskolan jartzea baztertu egin du Osasun sailburu Gotzone Sagarduik. Iruñean, seminarioko txertaketa gunea erabiliko dute.

Erizai bat, gazte bat txertatzen. IDOIA ZABALETA / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko abenduaren 9a
12:12
Entzun

Datorren astean hasiko dira Hego Euskal Herrian COVID-19aren txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei jartzen. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak biek iragarri dute hilaren 15ean bertan hasiko direla lehen dosiak jartzen.

Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean, baztertu egin du haurrak ikastetxean txertatzea. Zehazki, «osasun zentroak eta erdibideko txertoguneak» prestatuko ditu Osakidetzak horretarako. Sagarduik jakinarazi du 60.000 dosi jasoko dituztela datorren asteartean, eta biharamunean hasiko direla jartzen.

Nafarroako Osasun kontseilari Santos Indurainek ere hitz egin du haurrak txertatzeko prozesuaz. Kontseilariaren esanetan, txertoaren 18.000 dosi jasoko ditu Nafarroak astelehenean. Hilaren 15ean hasiko dira jartzen landaguneetan, eta 16an, berriz, Iruñerrira zabalduko dute txertaketa. Iruñeko seminarioa atondu dute horretarako. 11 urteko haurrekin hasiko dira, eta adinean behera joanen dira datozen asteetan.

Txertatzeko ziten inguruko informazio gehiago helaraziko diete familiei, «datozen egunetan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.