Igandetik etxean da Diego Armando Maradona futbolari ohi argentinarra, ia 40 egunez zenbait osasun etxetan ingresatuta egon ostean alkoholagatik; azkeneko bi asteak ospitale psikiatriko batean pasatu zituen. Hura erietxeetan zela, hainbat iturrik esan zuten hiltzeko arrisku handia izan zuela; apirilaren 25ean hil egin zela ere esan zuten. "Oso une tristeak bizi izan ditut, baina inoiz ez nuen hiltzeko arriskurik izan", esan du gaur Argentinako telebista kate batean Maradonak (46 urte). "Bizirik nago eta bizitzen segitu nahi dut".
Futbolari ohiak aitortu du "agian, alkohol gehiegi" edan zuela, eta orain zukuak baino ez dituela edaten adierazi du. Lehen drogarekin ere izan zuen arazo larririk, baina hark gaur ziurtatu du azkeneko bi urte eta erdian ez duela drogarik hartu.
Egunotan erizain bat du ondoan, zaintzen eta sendagaiak ematen.
Futbola
Maradonak dio "inoiz ez" duela hiltzeko arriskurik izan
Futbolari ohia alkoholagatik ia 40 egunez ingresatuta egon ondoren, igandetik etxean da. "Bizirik nago eta bizitzen segitu nahi dut".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu